Sei otarreren banaketarekin eta 50 argazki baino gehiagorekin itxi dugu udako argazki lehiaketa
50 argazki baino gehiago jaso ditu egitasmoak uztailetik irailera bitartean eta antolatzaileek positiboki baloratzen dute egitasmoaren bigarren edizioa. Lehiaketaren xedea zen, argazkien bidez, udako aisialdi aukera ezberdinak plazaratzea, bete dela argi dute Kirikinoko kideek.