ALBISTEAK

Berrogehialdia arintzeko asmoz, duela bi aste ekin genion eduki eta espazio berriak sortzeari. Hamaika lagun animatu dira haien ideia eta proposamenak partekatzera hauen artean kamiseta bat zozketatuko dugu. Orain arte jasotakoak ikus daitezke jarraian dagoen argazki galerian.

2019ko martxoan ekin genion auzolanaren bidez jaso berri genuen baratzean lanari, horrela, martxoaren amaieran, bere ateak zabaldu zizkion hilabete hartako baratzeko txangoari. Horrela haur eta gaztez bete zen eta gaur egun arte, irri eta kolorerik ez da falta Ellakuri auzoko 250 metro karratuko espazioan. Jarraian urte beteko ibilbideko irudiak...