ALBISTEAK

Laudioko Udaleko Euskara Arloa bertso saioa prestatu du datorren azaroaren 29rako. Onintza Enbeita, Miren Amuriza, Igor Elortza eta Aitor Sarriegi izango dira bertsolari gonbidatuak eta Izar Mendiguren izango da gai-jartzailea. Saioa 19:00etatik aurrera izango da, Lamuzako Kasinoan.

Azaroaren 9an izango da ikasturteko lehenbiziko sukaldaritza saioa, eta Laudioko Zubiko etxean izango du leku. Ohikoan bezala, 11:30etan emango zaio hasiera saioari eta 16:00etan amaiera.