ALBISTEAK

1984. urtean sortutako atseden talde Laudioarrak, aurten 2019an 35 urte betetzen dituen honetan proiektua berritu dute, orain arte egindako ibilbide oparoarekin jarraitzeko asmotan.

Martxoak 14ean bukatuko da udaberriko egonaldian izena emateko epea. Hurrengo asteko asteburuan, martxoaren 22tik 24ra bitarte, Tertangako etxean burutuko da egonaldia, naturaz inguratutako gunea izanda, sormena, euskara, elkarlana eta elikadura izango dira izpide egonaldi osoan zehar.

Gaur, otsailak 22 Kirkino proiektu berrituak bere ibilbidean urrats berriak ematen hasiko da. Horretarako Paradisu Zinema jarriko dute abian arratsaldeko 18:00etan "Hanburgesa zaparrada" filma proiektatuz, Laudioko kultura etxean hain zuzen ere. Sarrera euro baten trukean izango da eta familian, lagunartean edo bakarka bertaratzeko aukera egongo...

Martxoaren 22tik 24ra bitarte iraungo du egonaldiak. Tertangako etxean burutuko da hain zuzen ere, naturaz inguratutako gunea izan da taldearen aukeraketa, egonaldiak dituen helburuak garatu ahal izateko espazioaren kokapena eta egokitasunagatik, besteak beste.