ARGAZKIAK

Giro ederrean eta familiartekoan borobildu genuen basoaren aldeko asteburua, ostiralean ukendu eta talo tailerrarekin eta amaitzeko Burbuilak taldearen kontzertuarekin. Larunbatean ordea, sukaldaritza tailerra, bazkaria, muraletatik bisita eta amaitzeko baratze tailerra.

Dozena erdi lagun pasatxo izan dira Kirikinoko udalekuetan udari freskura emateko osagai nagusiak. Lau eguneko Tertangako egonaldian aspertzeko tarterik ez da egon, igerilekuak, erreka, izozkiak, patinete lasterketak, ohe-elastikoa... Hauen dira egonalida laburbiltzen duten irudietako batzuk.

Kimaketa ikastaroa eskaini dute Euskal Herriko hazien sareki kideek Basora bertaratutako jende guztiarentzat. Ikastaro praktikoa izan da eta artazi, zerra eta egur-txikitzaile artean eman dute goizea. Hamaiketakoe egiteko tartea ere egon da eta Basoko 2022ko sagar zukua dastatu da lehenbizikoz.

Basoaren bigarren urtemugako ospakizunei ekiteko, Basoa handituz egin dute gaur goizean dozena bat lagunen artean landatzen hasi diren 22 zuhaitzekin. Euskal Herriko hazien sarearen bidez lorturikoak izan dira eta Laudio eta inguruetako zuhaitz barietate ezberdinak landatu dira, hala nola, sagarrondoak, gerizondoak edota okaranondoak.