Sasoiko produktu eta landare batzuk
Uda sasoiko landare eta barazki batzuen inguruko datu batzuk jaso ditugu datozen lerroetan
Kirikinoren proiektua berritu bidean, 2019ko udaberrian, elikadura burujabetza garatu ahal izateko aukera bat zabaldu asmoz aisialdi taldeko kideek ortua jarri zuten, beste hainbat tailer, egitasmo eta formaziori jarraiki.
2019an baratzean hasitako ibilbidean, beti izan dugu buruan espazioan leku bat uztea atsedenerako, jolaserako, komunitatea eratzeko...
Hori dela eta, 2020ko neguan haur, gazte eta familiekin prozesu parte hartzaile bat abiatu genuen lekuaren nondik norakoak zehazteko. Ondoren auzolanari ekin genion.
Tipia, liburutegitxoa, atseden tokia, bankuak, sarea, aretokia eta zirkuituak osatzen dute jolasparkea besteak beste.
Apirila euritsu, urte hura ogitsu
Apirila hotz, ez gari eta ez ahotz
Apirila on ikusi nahi duenak, ehun urtez behar du ikusi
Uda sasoiko landare eta barazki batzuen inguruko datu batzuk jaso ditugu datozen lerroetan
Udazkenerako prestatzen hasi da Kirikinoren baratzea. Oraintxe bertan baratzeko ergoera azaltzen duten irudiekin osatutauko bideoa prestatu dugu.
Baratzeko lantaldeak erronka berriak ditu datorren irailean zehar egiteko, datozen egunetan hauen berri ematen joango dira. Irudi batzuen bidez jaso dugu irailaren hasieran baratzeak duen itsura.
Hilabete honetan baratzean ladatuta duguna ikusi dezakezu ondorengo irudietan, eta landare bakoitzaren izena ezagutu
Urte osoan zehar ditugu. Orain arte kalean izan dira beti, baina 2020ko apiriletik aurrera negutegian ere. Uzta urte osoan zehar izaten dugu.
Tipulinak abenduan landatu genituen, ortuko espazio bakarrean daude.
Martxoan landatu ziren patatak, bi espazio ezberdinetan. Arabako patata gorria eta patata arrunta barietateak ditugu une honetan.
Une honetan ortuko hiru espazio ezberdinetan daude marrubiak. Hauen uzta garaia hasi berri da. Urte bete daramete landare gehienak ortuan.
Baratzera ekarri berri ditugu eta oraindik ez dira landatuak izan.
Irudian ikusten diren beheko aldeko bi landareak dira. Baratzera ekarri berri ditugu eta oraindik ez dira landatuak izan.
Urte osoan zehar dago perrexila ortuan, baina hilabete epeletan egoten da jasotzeko aukera. Bi espazio ezberdinetan dago landatua, barietate komunekoa.
Bi erromo landare daude ortuan, bata lurrean andatuta eta bestea lorontzian. Urte osoan zehar dago erromoa eskura.
Egun menta arrunta eta txokolate menta daude, baratzeko sendabelarren bankalean.
Lavanda landare bakarra daukagu baratzean. Lorontzi batean dago momentuz eta apiriletik dago gurean.
Aloe vera landare batzuk daude ortuan, ekarri berriak dira. Lorontzietan daude.
Lore mota hau baratzaren bi espazio ezberdinetan dago, bankal eta lurreko lorontzi handian. Zuri, laranja eta more kolorekoak aurki daitezke ortuan.
Urte bat daramate geranioek baratzean, gurpiletan daude landatuta eta udazkenean hosto eta adar garbiketa egin zitzaien.
Abenduan jaso genituen landare hauek eta ordura arte ondo mantendu dira.
Eguna: x
Lekua: x
Ordua: x
Eguna: x
Lekua: x
Ordua: x