Basoa proiektua/espazioa

Zer da Basoa?

Basoa espazioa Laudioko Isasi auzoan kokaturik dago, Laudio institutuaren esparruaren baitan. Ondoan, Laudioko ortu komunitario eta ekologikoak kokatzen dira, non 2019tik, Kirikinok bertan baratzea duen.

Testuinguru honetan, egun Laudio institutuaren baitan Basoa espazioa bezala ezagutzen duguna, 25 urte baino gehiago zeramatzan erabilia izan gabe, bai naturgunea, zelaia, espaloiak, aterpeak eta baita kiroldegia ere.

2021eko martxoaren amaieran, Kirikino aisialdi taldeak herri mailan hezkuntza, elikadura burujabetza eta euskalgintza eragile askoren babesari esker, proiektuak lehen bihotz taupadak eman zituen, Laudioko institutuaren babes eta laguntzarekin.

Martxotik irailera bitartean auzolanak izan ziren nagusi lekua txukundu eta berriro bizigarri bilakatzeko. Tartean, auto-finantziaziorako jarduera ezberdinak egon ziren, udalekuak eta udako kultur zikloa, besteak beste.

Irailetik aurrera, espazio eta proiektuaren sozializazio lanak nagusitu ziren, Basoaren aldeko eguna, bertso saioa, kontzertuak edota argazki erakusketa ibiltariaren bidez. Gainera finantziaziorako ere baliagarria izanik.

Azaroan aldiz, espazioa argiztatzeko diru bilketa kanpaina egin zen, eguzki energia bidez funtzionatzen zuten foko batzuen bitartez espazioa negu partean arratsaldeko jarduna ahalbidetu ahal izateko.

30 fruta arbol ingururekin, gehienak 2023ko negu amaieran landatuak, urtero fruta zukua egiten da eta aurrerantzean, atontzen ari den sukaldearen bidez, mermeladak eta bestelako baratzeko kontserbak egitea ahalbidetu nahi da, otordu ezberdinak egiteaz gain.

Denborak aurrera egin ahala, proiektua martxa hartzen joan da, hilabetero egitarau xumeak prestatuz (tailerrak, ekitaldiak, ikastaroak edo kultur eskaintza tarteko). Egun auzolanak igandeetan gauzatzen dira, eta proiektuan parte hartzeko prestutasuna duen pertsona oro da ongi etorria.


Basoan dauden azpi-proiektuak

Baso jangarria





Sendabelarrak


Basoa gauetan argi



Jolastokiak


Basoa gauetan argi

Urrats ausarta ematea erabaki genuen 2021eko udazkenean, Basoa argitzeko muntai fotoboltaikoa instalatuz.

Eguneroktasunekojarduerak urriak baziren ere, gaua goiz gauzten zen eta hainbat ekitaldi burutzeko edota mantenu lanak burutzeko zailtasunak tarteko eguzki plaka eta fokoen aldeko apustua egin genuen.

Diru bilketa xume bateki eta zozketa txiki batzuekin eskuratu genituen lehenbiziko xosak lehen plaka eta fokoak eskuratu eta instalatzeko. Izan ere, Basoa kokatzen den zonaldean ez da argia lortzeko aukerarik. Gaur egun 12 plaka eta argi fokok argitzen dute gauero espazioa.

Basoko gertakariak

Txorien gida

Basoaren aldeko egitasmo kulturalak zuzenean

Basoa beti irudikatu dugu iluna bezala, baina barrura sartzen ez zaren arte, ez zara honen edertasunaz ohartzen. Bihotz taupada urriak eman baditu proiektuak oraindik, odol andana dario zainetan proiektuari, kultura dario. Gune honetan, Basoa espazioaren alde egin diren egitasmo kultural guztiak (ahal bezala) grabaturik (edo argazkietan jasota) daude, denon gozamenerako.

Izatefaltsua

Frakture

Irune Urkixo

Piano taupadak

Kultur tantak ikuskizuna

*Bideoak eta argazkiak argitaratuko ditugu ahal dugun heinean.

Catastrofe

La casa fantom

Yourinha Borova

Oles bertso saioa

viernes de RISAka

Mari pelikularen aurkezpena

Irune Urkixoren kontzertua

Nola heldu Basora?

Laudio BHI (Basoa)

Isasi Bidea 3, Laudio, 01400

(+34) 688 726 665

izenemateakirikino@gmail.com

Basoko mapa

Mapa honen laguntzarekin, Basoa espazioaren baitan aduden gune ezberdinen kokalekua ezagutu dezakezu.
*Denborak aurrera egin ahala, gauza batzuk lekuz aldatzen doaz, tarteka eguneratzen joango gara :)