ESKULANEN TXOKOA

Liburuak irakurtzeko aukera paregabea dugu denboraldi honetan zehar, beraz, irakurtzeaz nekatzen garenean, orri martkatzaile bat jartzea proposatzen dizuegu, horrela irakurtzen jarraitu nahi dugun hurrengoan irakurketa non utzi dugun jakiteko.

Jarraian ikusi dezakezuen bideoaren bidez, "pintzetako munstroa" eskulana egiteko tutoriala osatu dugu. Bertan dituzue azaldurik eskulana egiteko beharrezko material eta prozedurak. Ondo pasa egin bitartean!

Zizare lasterkariak nola egin azaltzeko tutoriala osatu dugu. Goian duzuen bideoak klik eginez ikusi ahal izango duzue bideoa, hain famatuak diren zizareak nola egin azaltzen duena. Zuen gozamenerako!

Origami bidez, azeriaren itsurako paperezko figura nola egin urratsez urrats azalduta dago hurrengo irudian. Paper zati batekin hamaika aukera ditugu, has gaitezen beraz!

Txotxongiloak egiteko ideia ezberdinak jaso ditugu irudi ezberdinetan. Guk ideia emango dizugu, baina zuk pentsatu beharko duzu zein material erabili eta nola egin buruan duzun ideia gauzatu ahal izateko. Has gaitezen beraz!

Inoiz jogurt potoekin jolastu duzu? Gaurkoan ideia bat jaso dugu jogurt potoarekin jolasteko. Pilotatxo horia potetik kanpora zintzilik dagoela barrura sartzen saiatu behar zara. Guri pizkatxo bat kostatu zaigu, ea zuri zelan ematen zaizun! Zorte on!

Egunari kolore biziz ekiteko ideia bat prestatu dugu, jakin nahi? Maskara koloretsu bat egitea proposatzen dizugu, hurrengo irudian adibide bat prestatu dugu.

Oraingoan, tailer berezi bat aukeratu dugu, nagusiki material birziklatua baliatuz. Gure kasuan elementu nagusia arrautz kaxak dira eta dragoi itxurako txotxongilo bat egitea erabaki dugu, jarraian duzuen irudian agertzen denaren bezalakoa, adibidez.

Jarraian irudi ugari bildu ditugu itsasontziak egiteko ideia batzuk pilatzeko asmoarekin. Guk ideia emango dizugu, baina zuk pentsatu beharko duzu zein material erabili eta nola egin buruan duzun ideia gauzatu ahal izateko. Has gaitezen beraz!