10. Konfinamenduari irtenbidea: browniea, hesihes koop. eta hezitzaile ohi bati elkarrizketa

02.04.2020
Konfinamenduak iraun bitarteko bigarren irratsaioa prestatu dute, Kirikino Atseden Taldeko irudia.
Konfinamenduak iraun bitarteko bigarren irratsaioa prestatu dute, Kirikino Atseden Taldeko irudia.

Konfinamenduari aurre egiteko aukera anitzak plazaratzen gabiltza, tartean, gaur arratsaldeko 18:00etan kirikinotaldea.eus atarian entun ahal izango den irratsaioa.

Gaurko irratsaioko menuko lehen plater modura, Kirikinoko hezitzailea den Nagore Fresnok txokolatezko browniea 5 minututan egiteko errezeta azalduko digu. 

Bigarren plater gisa ordea, Hesihes kooperatibako eta aldi berean kirikinoko hezitzailea den Ekain Usategi elkarrizketatuko dugu kooperatibarekin duela bi urte Greziako errefuxiatuen zelaira egin zuten bidaiko esperientzia uhinetara ekartzeko.

Azkenik eta postre gisa, kirikinoko heitzaile ohi bat, Amets Meazaren elkarrizketarekin emango diogu amaiera saioari.