2019ko azkeneko baratzeko txangoan izena emateko azken egunak
Azaroaren 7an bukatuko da urteko azkeneko baratzeko txangoan izena emateko aukera.
Txangoa, arratsaldeko 17:30etan hasiko da eta 19:00etan ordea, bukatu, Ugarteko plazan izango da horretarako leku.
Urrian hasitako berrikuntzekin jarraitzen dute txangoek, izan ere, haurrak joateaz ez ezik, gazte zein helduak ere bertaratzeko aukera izango dute. Taldean, banaka zein familian, ingurune natural batean arratsaldea pasatzeko aukera eskaintzeko asmoarekin gauzatu du atseden talde laudiorrak berrikuntza.
Aurreko otsailean berritutako proiektuan elikadura hildoan urratsak ematen jarraitzeko bidean, datozen hilabeteetan jarraipena ematen jarrituko dute baratzeko txango, larunbatetako baserritar azoka zein sukaldaritza tailerrei.
Izen ematea
Azaroren 7ra arte gauzatu ahal izango da izen ematea. Horretarako bi aukera izango dira, izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidaltzea edo hemen klik eginez izena ematea.
Bazkideak diren pertsonak 2€ ordaindu beharko dituzte. Bazkide ez diren horiek, aldiz 4€. Plaza kopurua mugatua izango da eta zalantzak 688726665 zenbakian erantzunak izango dira.