Abuztuko azken egunetan udaleku irekiak

04.06.2019

Abuztuaren 27tik 30era bitartean udaleku irekiez gozatzeko aukera izango dute bazkide nahiz ez bazkideek, Laudioko Zubiko etxean eta honen inguruetan

Kirikino Atseden Taldearen irudia
Kirikino Atseden Taldearen irudia

Lau egunetako udaleku irekiak antolatu ditu atseden talde laudiarrak datorren abuztuko azken egunetaratako. Zubiko etxean izango dira, hala ere, herriko bazter ezberdinak baliatuko dituzte euskara, natura, elikadura, sormena, elkarlana eta autonomia garatzeko.

2014 - 2006 urteen artean jaiotako horientzat zuzenduta daude udaleku irekiak, eta 9:30etan abiatuko dira eta 13:30etan ordea, amaitu.

Izena emateko prozedura eta prezioa

Bazkideek 35€ ordaindu beharko dituzte eta bazkideak ez diren horiek, aldiz, 40€. Izena emateko, posta elektroniko bidez izenemateakirikino@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko da abuztuaren 14a baino lehenago.

Zalantza posibleak argitzeko 688726665 zenbakia eskura utzi nahi izan dute Kirikinoko kideek.