Aiaraldea ezagutzeko txango batzuk liburuxka batean jaso ditugu beste aisiali eskaintza bat denon eskura uzteko

11.08.2021

Kalean da Aiaraldea ezagutzeko txangoen liburuxka proiektuaren lehen alea. Eskualdeko ibilbide ezberdinak jasotzen dituen txostena osatu dugu auzolanean: bakarka, familian edo lagunartean gozatzeko beste aisialdi eskaintza bat 

Ibilbideen inguruko argazki, bideo, mapak, azalpenak eta bitxikeriak jaso ditugu. Txango bakoitzak blog sarrera bana du kirikinotaldea.eus webgunean, euskarri guztiak barnebiltzen dituena. Fisikoki ere eskuratzeko aukera egongo da, horretarako, eskualdeko liburutegietara jo edota erredakzioakirikino@gmail.com helbidera idatzi beharko da.

Proiektuaren aurkezpen ekitaldia

Udazkenean egingo da "Aiaraldea ezagutzeko txangoak" proiektuaren aurkezpen ekitaldia. Aurrerago azalduko dira argibide guztiak.

Aiaraldea ezagutzeko txangoen liburuxka DIGITALEAN: