Apirilak 25, landare truke azoka: landareez eta landare-zaintzaz gozatzeko beste era bat

15.04.2021

Truke azoka engingo du Kirikinoren baratzeko lantaldeak datorren apirilaren 25 goizean -10:00 > 14:00- baratzean bertan.

Baratzea sozializateko prozesua abiatu du Kirikinok, horretarako ekimen ezberdinak antolatuko ditu udaberritik udazkenera bitartean.

Truke azoka

Landareen truke azoka egongo da apirlaren 25ean, 11:30etatik 12:00etara bitartean ekimenean parte hartuko duten lagunek etxetik landare bat edo gehiago eraman beharko dute baratzera. Gainontzeko parte hartzaileei haien landarearen inguruko informazioa emateko tartea eskainiko da.

Azkenik, trukean parte hartuko duten guztiek haien landareak aurkeztu dituztela, interesa izan dezaketen pertsonen artean trukea egiteko aukera egongo da.

Jarduera honetan haurrek, gazteek eta helduek parte hartzeko aukera izango dute.

Kirikinoren baratzeaz trukerako espazio bat osatu nahi du baratzeko lantaldeak, zeinetan landareez eta landare-zaintzaz gozatu, antzina bezala.

Bestelako jarduerak ere egongo dira. Zianotipia tailerra, irudiak kontaktu bidez osatzeko prozesu alternatiboa, ipuin kontalaria, argazki erakusketa, landareen inguruko informazioa, mokadua edota emanaldia. Guztietan parte hartzeko, izena eman behar da, osasun neurriak zaindu ahal izateko.

Zianotipia tailerrean ezik, gainontzeko jardueretan haurrak helduekin lagunduta egon beharko dute.

Egitaraua

Truke azokarako oharrak