[ARGAZKI GALERIA] Kirikinoren belaunaldi ezberdinak batu ziren igandean Lamuza parkean

09.09.2019

Egitarau oparoaz gozatu zuten Kirikinon egondako belaunaldi ezberdinek, bai hezitzaile zein parte hartzaileek

Egun osoko jaia antolatu zuen 35 urte bete eta iragan larunbatean ospatu zituen atseden talde laudioarrak. Adin ezberdinetarako jarduerek hartu zuten Lamuza parkea, herri bazkaria izan zen jarduerarik jendetsuena, eta kirikinotik pasatutako belaunaldi ezberdinetako jende ugari batu zuen.

Goizean zehar, diskotxantxa, buruhandi zein txotxongiloak, egurrezko jolasak, puzgarriak zein tailer ezberdinak izan ziren ardatz.

Eguerdian, herri bazkariaren unea izan zen, eta Kirikinon egondako belaunaldi ezberdinetako hezitzaile zein parte hartzaile ugari batu zituen. Tokiko eta sasoiko elikagaekin hornitutako arroza barazkiekin dastatu zuten bertaratutakoek.

Arratsaldean aldiz, Sorgina Txirulina, Orbanak taldearen kontzertua, zunba, dantza plaza, bola jokoa, buztin zein txapa tailerrak izan ziren hizpide.

Gauari ongi etorria Leie Meie taldeak egin zion eta Ziztada eta Rlantzek eman zioten jarraipena. Ozen erromeriarekin eman zitzaion amaiera jaialdiari.