ARGAZKIAK | Landare truke azokan landare-zaintzaz eta kultur eskaintzaz gozatzeko aukera apal bezain ederra

26.04.2021

I. landare truke azoka egin genuen iragan apirilaren 25 goizean Kirikinoren baratzean, lagun ugari hurbildu ziren lore-zaintzaz eta egitasmoaz gozatzera

Landare trukea, eskulanak, zianotipia tailerra, ipuin kontalaria, bisita gidatua, mokadua, emanaldia, argazki erakusketa eta landareen inguru informazioa izan ziren goizaren osagai nagusiak.

Baratzeko ate irekien jardunaldiak:

Maiatzaren 23an, ate irekiak egingo ditu baratzeko lantaldeak, baratzea zabaldu eta parte hartu nahi duen orori bertaratzeko gonbitea luzatuz.

Udara begira lantalde sendo bat osatzeko asmoz, baliabiderik ez edo denbora gehiegi ez baduzu eta baratzeaz ikasi eta gozatu nahi baduzu, etor zaitez maiatzaren 23an 12:00etatik aurrera baratzea ezagutzera.

Informazio gehiago eskuratzeko baratzea@kirikinotaldea.eus helbidera idatzi dezakezu.

Argazkiak: Mari Vega Abezia, Irati Frias eta Ander Fernandez.