ARGAZKIAK | Zuhaitz landaketarekin ekin diote Basoaren bigarren urteurrenari
04.03.2023
Basoaren bigarren urtemugako ospakizunei ekiteko, Basoa handituz egin dute gaur goizean dozena bat lagunen artean landatzen hasi diren 22 zuhaitzekin. Euskal Herriko hazien sarearen bidez lorturikoak izan dira eta Laudio eta inguruetako zuhaitz barietate ezberdinak landatu dira, hala nola, sagarrondoak, gerizondoak edota okaranondoak.
Irudiak: Kirikino Aisialdi Taldea.