Arroz pastela
14.03.2020
OSAGAIAK
- 2 arrautza
- 125 gr. irin
- 125 gr. azukre
- 125 gr. gurin
- litro erdi esne
PRESTAKETA
- Osagai guztiak elkartuko ditugu ontzi batean, eta ondoren irabiagailuarekin ondo nahastu ditugu.
- Labea prestatuko dugu. 10 minutu 190 graduko tenperaturan. Bitartean moldea prestatuko dugu. Pastela ez itsasteko gurinarekin eta irinarekin ondo estali. Ondoren, prestatutako nahasketa ontzian ipini.
- Labeak amaituko du lana. Pastelak 55 minutu beharko ditu labean. Denbora hori igarotakoan sartu sardexka. Arrastoak ateratzen badira itxaron egin beharko dugu beste 5 bat minutu. Sardexka garbi irteten denean jakingo dugu pastela gertu dela.
Kirikino Atseden Taldearen irudia.