Azazkalak margotzeko produktuekin esperimentua

03.05.2020

Azazkalak margozteko produktuarekin gure gosariko katiluak edo edalontziak apainduko ditugu. Esperimentua, idatziz eta audioan jaosu dugu.

MATERIALA

  • Azazkaletako produktua (atzazalak margotzeko pintura)
  • Bowl edo ontzi zahar bat (zikinduko delako)
  • Zotzak
  • Apaindu nahi dugun hori: katilua, edalontzia...

PRESTAKETA

  1. Lehenik eta behin, ura ontzi batean botako dugu, hobe zaharra bada, agian pintauñasarekin zikinduko delako. 
  2. Ondoren, nahi ditugun koloreak uretan botako ditugu, tantaka, puntutxuak eginez, edo nahi ditugun itxurak osatuz.
  3. Aukeratu dugun objektua azazaletako produktuarekin egindako irudiaren gainean ondoratuko dugu.
  4. Amaitzeko, uretatik atera ostean, lehortzen utziko dugu eta esperimentua bukatuta geratuko da.

Baina zergatik gertatzen da hau?

Konturatuko gara azazkaletako produktua uretan ez dela urarekin nahasten, guk goizetan edaten dugu kakao esnea bezala. Zergatik ote? 

Azazkaletako produktuak baditu osagai batzuk uretan iragazgaitzak direnak, hau da, ezin direnak disolbatu edo desegin. Eta zergatik flotatzen du? 

Dentsitatea dela eta. Azazkaletako produktuko tanta batek ur tanta batek baino gutxiago pisatzen du. Horregatik objektu batzuk uretan flotatzen dute, eta beste batzuk, aldiz, hondoratu; dentsitatearen arabera. 


Podcasta entzun

*Audioa ez da halabeharrez deskargatu behar, sarean entzun daiteke.