Balkoian bezala leihoan janariak erein eta landatu: etxeko ortua
Naturak bere zikloekin aurrera doa, hori dela eta bestelako proposamen bat prestatu dugu gaurko: etxean ereitea.
Horretarako, etxean ditugun baliabideak erabiltzea proposatzen dizuegu, zaborrera botatzen ditugun eduki ontzi ezberdinak erabili ditzakegu oinarri bezala, eta aldiz, haziak eskuratzeko, etxean ditugun elikagaiak kontsumitzen goazen bitartean, eskura ditzakegu.
Adibidez, tomate, piper, kalabaza... eta bestelako elikagaietatik, haziak eskura ditzakegu.
Behin haziak eskuratuta, egun batzuetan utzi beharko ditugu lehortzen paper bartzuen artean. Haziak lehortzen diren bitartean, etxean erabiltzen ditugun beste produktu batzuen ontziak gordeko ditugu, jogurtenak, arrautzenak, botilak...
Haziak lehorturik daudenean, lurrarekin beteko ditugu azken egunetan gorde ditugun edukiontziak eta bertan, jarriko dugu hazia, ondo tapatu beharko dugu lurrarrekin. Egunerokoan, lurra lehor dagoela ikusten dugunean ureztatu beharko dugu.