Baratzeko jolasparke parte hartzailea eraikiko dugu negu eta udaberria bitartean
19.01.2021
Jolasparke parte hartzailea eraikitzeko bidea jorratuko du Kirikinok aurtengo negu eta udaberrian zehar, horretarako haur, gazte eta helduen parte hartzea ezinbestekoa izango da
Parte hartze prozesua
Kirikinoko baratzeko lantaldeak zenbait proposamen luzatu ditu abiapuntu bezala, jarraian dagoen botoian aukera daitezke proposamen horien artean norberak gogokoen dituenak.
Proposamenak jaso eta ekarpenekin osatzeko, lan saioa egingo da urtarrilaren 30ean 12:00etan Kirikinoren batazean (euriaren kasuan, Lamuzako Kasinoan burutuko da ekimena). Saioaren helburua batik bat, zer nolako jolasparkea nahi dugun erabakitzea izango da.
Auzolanak
Auzolanen bidez garatu nahi da egitasmoa, horretarako deialdi ezberdinak egongo dira:
- OTSAILAK 20, 10:00 - 13:00 baratzean: jolasgunea prestatzeko lan eguna eta hamaiketakoa
- OTSAILAK 27, 10:00 - 13:00 baratzean: jolasgunea prestatzeko lan eguna eta hamaiketakoa