Bideak aurrera darrai, 2020ari errepasoa

31.12.2020

Urte berezi bezain arraroa izan dugu 2020, hori dela eta, aisialdiak egunerokotasunean duen pisuaz jabetzekoa aukera eskaini digu, besteak beste. Urte berezia bai, baina alferrikakoa ez gero. Datozen lerroetan gure urtearen errepaso xumea duzue, ildoz-ildo.

Elikadura ildoa auzolanerako bide

Oso positiboki baloratzen du elikadura lantaldeak 2020an ildoak izqndako bilakaera. Auzolana bilakatu da proiektuaren adar honetako tresna nagusi, eta bere fruituak eman ditu Laudioko Isasi auzoko baratzean. 10 auzolanetik gora burutu dira urtean zehar, baita asanblada eta ate irekiak ere.

Sukaldaritza tailer presentzialak ordea, urriagoak izan diren arren, bestelako tresnak sortzeko aukera eta bideak zabaldu dira, tartean atari honetako errezetak txokoa, "udarako errezetak" errezeta txostena edota Kirikinoren lauhilabetekariko errezeten txokoa.

Hamaika ikus eta entzuteko

Kirikinoko komunikazio lantaldea da ikuskizunen ildoaren arduradun. Oso kontent daude egindako lanaz, urte oparoa izan baita proiektuaren adarrarentzako.

Paradisu zinemarekin urteari hasiera arrakastatsua eman eta gero, adaxka berriak sortu dira ildoan. Tarteko, bideo bidezko ipuin kontakizunak, Kirikino irratiaren 30 irratsaiotik gorako ekoizpena, Sorgin Zapatu batzuk, euskarazko filmen zerrenda osatzen joatea edota gazteentzako laburmetraien lehiaketa.

Esan bezala, urtea ez da alferrikakoa izan eta tresna berriak sortzeko parada ere izan dugu, lauhilabetekaria tarteko.

Atari honek 50.000 bisitaritik gora izan dituen bitartean, asko izan dira bide honetatik partekatzen genituen edukiak ikusi ezin zituztenak. Arrakala digitalari aurre egiteko saiakeretako bat, 12 orrialdeko aldizkaria sortu eta hala eskatzen zutenei doan bidali diegu etxera, inor Kirikino gabe geratu ez zedin.

Argazki lehiaketak ere izan ditugu eta dozenaka lagunek parte hartu eta sari galantak jasoz, baita zozketetan parte hartutako lagunek ere.

Komunitatea indartuz doa

60 bazkidetik gora dira dagoeneko Kirikinori urtean zehar sustegua emanten digutenak. Haiei eta beste lagun askori esker, posible da urtea aisialdi hezitzaile eskaintza oparoz hornitzea. Bazkidetza kanpaina zabalik dago oraindik.

Proiektu ezberdinon arteko elkarlanerako tartea

Amalurra esnatzeko, Laudioko eskola ezberdinetako kideok kalera atera ginen, oles egitera, baita amalurra lokartzera zihoala ere, gau beltza eta bizitza ospatzera atera ginen, beldurra piztu eta iluntasuna bizitzeko, Laudio eta Aiaraldeko eragile ezberdinekin elkarlanean.

Euskara

2019an Lamuza eskolak eta Basalarrina elkarteak Kirikinori euskararen alkate izateko aukera eskaini eta aitortu bezala, Aretako eskolari lekukoa pasatzeko aukera izan dugu, egindako lanari aitortza eginez.

Gazteei lekua emateko bide berrien bila

Gazteei gunea eskaitzeko asmoz, gazte , hitza hartu, zure iritzia eman! galdetegia osatu dugu, haien nahi eta gustuen arabera aisialdi eskaintza bat diseinatzeko asmoz. Proiektu hau baina, oraindik lehen urratsetan dago.

Formazio eta argitalpenak

Gabonen testuingurura hubiltzen ari ginela, "jolasa eta haurraren garapena" -ri buruzko solasaldiak antoatu eta jostailu ez-sexistak aukeratzeko gida osatu dugu baita ere.

Egonaldiak

2020ko izotza puskatzeko egonaldien ildoaren baitan izotz pistara egindako irteerarekin Kirikinoren ohitura zaharrak berreskuratu eta neguaren amaierarekin batera Neguko egonaldia izan genuen Tertantgako etxean.

Uda aldean Espejo eta Zuhatzako uhartera udaleku saiakera eta aste honetan izandako sormen negulekuak izan ditugu, aurtengoak, naturan izan dira.

"Urte zaharrari sua, berriari ura"