Bizkotxoa egiteko errezeta
17.04.2020
Bizkotxoa egiteko errezeta azaldu zigun apirilaren 9ko irratsaioan Josu Zabalak, bere errezeta idatziz eta podcast bidez jaso dugu, denon eskura egon dadin.
OSAGAIAK
- Jogurt natural bat
- Ekilore olioa neurri bat
- Azukrea 2 neurri
- Irina 3 neurri
- 3 arrautza
- Legamia sobre osoa edo bikarbonato koilarakada bat
*Jogurtaren potea izango da erabiliko dugun neurria
PRESTAKETA
- Lehenik eta behin, arrautzak ontzi batean jarri eta harrotuko ditugu.
- Bigarrenik, azukrea gehitu eta sortuko den orea harrotu beharko dugu.
- Jogurta gehituko diogu osatzen ari garen nahasketari, gutxinaka.
- Aurreko urratsa bete dugula, olioarekin berdina egingo dugu eta orea harrotzen jarraituko dugu.
- Irina eta legamia edo bikarbonatoa nahastuko ditugu eta gutxinaka aurretik genuen beste orearekin joango gara nahasten.
- Labea aurre-berotu beharko dugu, 180 gradutan.
- Molde bat prestatu beharko dugu, horretarako, gurinarekin igurtzizko dizkiogu barruko aldeak eta irina pizka bat botako diogu, bizkotxoa itsatsirik geratu ez dadin moldetik ateratzera goazenean.
- Orea, moldera pasako dugu, eta 30 minutuz izango dugu bizkotxoaren orea labean sarturik.
- Azkenik, hotzitzen utziko dugu eta prest izango dugu gure bizkotxoa.