Sei otarreren banaketarekin eta 50 argazki baino gehiagorekin itxi dugu udako argazki lehiaketa

25.09.2020

50 argazki baino gehiago jaso ditu egitasmoak uztailetik irailera bitartean eta antolatzaileek positiboki baloratzen dute egitasmoaren bigarren edizioa. Lehiaketaren xedea zen, argazkien bidez, udako aisialdi aukera ezberdinak plazaratzea, bete dela argi dute Kirikinoko kideek.

Edizio honetan aldaketak egon dira, izan ere, ez da kategoria ezberdinik egon ezta bozka faserik. Bozkaketaren ordez, zozketak egin dira, bi asterik behin, hasierako parte hartzaileak premiatzeko asmoz, eta bide batez, bozkaketa faseko bozken faltsutzea ekiditzeko burutu dira aldaketak, besteak beste.

Saskia jaso duten lagunetako batzuen irudiak

(*bi saski jaso zituzten lagunen argazkia falta dira, ez genien atera, barkatu!)