ELKARRIZKETA | Arakaldoko jolasparke berriaren erdian herritarrak eta parte hartzea

21.10.2022

Arakaldoko jolasparke berria eraikitzeko prozesuaz mintzatu gara Jabi Asurmendirekin, Arakaldoko alkatea. Herritarrak erdigunean jarriz eta hauen parte hartzearen bitartez eraikitako espazioa dute herriaren bihotzean.

Iragan martxoan Kirikino hedabideko kideok aukera izan genuen Arakaldoko jolasparkearen barrenak ezagutzeko, horretarako herriko alkatea den Jabi Asurmendirekin bildu ginen, berak eskaini zizkigun proiektuari buruzko azalpen guztiak.

Jabi Asurmendi: Umeak, eta, bestetik, pertsona nagusiak ikusten genuela behar gehien zituzten kolektiboak zirela, zaintzeko, eta atenditzeko hasi gunen proiektuan penstatzen. Pandemian zehar kolektibo kaltetuenetako bat izan baitziren.

"Azkenean murrizketa gehienak haurrei jarri zaizkie hasieratik amaierara arte eta gero horren harira hasi ginen aztertzen baita ere oin-herrin sartzeko aukera. Hau da, Euskal Herriko herri hezitzaileen sarea. Askotan da kontutan hartzen ez den kolektibo bat eta arakaldon erdigunean jarri nahi genuen haurtzaroa eta gainera askotan ez dira kontutan hartzen ezta erabakiak hartzeko ere ez eta umeek asko daukate esateko."

Jolasparkearen eraikuntzan Kokoriko hezkuntza faktoriako kideek esku hartu zuten, batez ere herritarrekin egindako parte hartze prozesuan. Eraikuntza fisikoari dagokionez, Hiritik At kooperatibako kideen laguntza izan zuten.

Arakaldoko jolasparkea iruditan