ELKARRIZKETA | Elikagai ekologikoek haurren osasunean duten eragina izan zuen hizpide Oleta baserriak antolatutako jardunaldiak

18.11.2021

Titularra

  • Zer da Oleta?

Oleta Laudioko baserri bat da, berton egiten dugu ekoizpen ekologikoa, nahiko ekoizpen dibertsifikatua daukagu; barazkiak, oilasko ekologikoa egiten dugu, fruta, fruta eta barazkientzako formatuak?, eta bestelako gauza batzuk. Horrekin batera daukagun bideratze bide zuzenena da kontsumo talde bat. Kontsumo taldea baliatzen dugu bai gureak dira produktuak, bai beste baserritar batzuenak saltzeko eta baita ere gaur moduko formakuntza saioak burutzeko.

  • Nola okurritu zaizue honelako formakuntza bat egitea haurren elikaduraren inguruan?

Ezjakintasun handia dagoelako. Gai hauekiko ezjakintasun handia dagoelako. Guk geuk daramatzagu baserrian 25 bat urte eta elikadura munduan oso berde nago, gaur gauza askorekin harrituta geratu naiz. Gai hau gai hau delako, baina azkenean gure oinarria da elikadura burujabetza bultzatzea eta burujabetza bultzatzeko jakin behar da, erabaki bat hartzeko garaian jakin behar da zein diren aldekoak eta zein diren kontrakoak. Orduan, ez dakit alaba txikia badan? edo baina elikadura normalean ez da jorratzen eta oso gai inportantea da.

  • Gaur hitzaldian azaldu duzuna modu labur batean esan dezakezu?

Gaur elikadura eta nutrizioaren inguruan hitz egin dugu, bizimodu osasuntsu horrek hesteetako mikrobiotan ere eragina duela, honen garrantzia ezagutzea, zer nolako eragina duen gure osasunean eta zein den hau lortzeko giltza. Badira azukrea, prozesatutako elikagaiak, zereal prozesatuak, osasuntsuak ez diren trans bezalako koipeak, gure osasunean eta mikrobiotan duten eragina, zelan elikatu mikrobiota hori eta gu geu, plater osasuntsu bat zer den, oreka bat lortu osasuntsua, erdixka eta batere osasuntsua ez denaren artean, ehuneko handiena benetako elikagaiak izan behar direla, eta ez prozesatuako elikagaiak, horrek ez baitigu ekarpenik egiten. Ikasten joan behar da elikagai horietako bakoitza zelan gehitu otorduetan eta zer ekarpen egiten digun. Elikagai ekologikoei lehentasuna eman behar zaiela ere komentatu dugu pestizidetan ageri diren disruptore endokrinoengatik, elikagai bakar batek hamar disruptore endorkino ezberdin izan ditzakeelako, gu geu eta mikrobiota mintzen gaituzten substantzia batzuk izanik. Kontutan izan beharreko zerbait da, gorputzean elikagaien bidez, arnasketan zein azalaren bidez sartzen ditugun toxiko horien kantitatea txikiagotzeko modua izanik.

  • Zer aholku emango zenioke honen inguruan familia bati, heldu zein seme-alabei bideratutako elikadurarako?

Idealena izango litzateke familiek ohitura osasuntsu hauek semeengan finkatzea, baina kontutan izan behar da haurrek imitazio bidez erantzungo dutela. Orduan, kontutan izan behar da, lehenengo pausua, gu geu ohituraz aldatzea izango dela eta eredu moduan jokatu. Etxea osasunaren tenplua bilakatu behar da, prozesatutako elikagaiak ekidituz. Egia da, gero ingurune edo testuinguruari aurre egin behar zaiola, baina zure etxea osasun tenplu izaten jarraitzen duen bitartean, eredua hor izango duzu. Orduan, azukre kantitatea gutxiagotu beharko genuke, etiketak irakurri jaten ari garen hori benetan zer den jakiteko, kontzientzia hartzen joateko modu bat da eta gaur hitz egiten egon garen horren inguruan informatzeko. Mikrobiotaren inguruan, adibidez, eta era honetan ulertzea zergatik den hain garrantzitsu haurrei baliabide guzti hauek eskaintzea, benetan osasuna eskaintzen ari garelako, gainontzeko guztiak gaixotzen bukatuko gaitu.

  • Zergatik ekologiko?

Elikagai ekologikoak pestiziden kontuekin lotura dauka, azkenean disruptore endorkino guzti horiek sistema endokrinoarengan ondorioak izaten dituzte, ugalkortasun arazoak zein neurologikoak eragin ditzake. Animalien inguruan ari garenean, zelan elikatzen diren eta zelan hazi diren, horrek ezberdintasuna markatuko du. Larre batean edota itxita eta elikagai-industrian hazi den animalia batek eta besteak ez dizu nutriente mota berbera emango, toxikoak, koipeak eta antibiotikoak ere kontutan hartuta. Hori guztia ere da osasuna, elikatzen garen horrekin gu geu eraikitzen joango garelako. Ahal den heinean ekologikorantz jo behar dugu eta garestiago edo zailago izango denaren sinesmen hori baztertu. Azkenean, lortzen ari garen oreka ikusten joatea da, eta bakoitzak eskaintzen dizkigun onurez ohartzea.

Elikagai batek elikatu behar duelako, ez gaitu gaixotu behar. Orduan, horretarako oinarria da elikadura ekologikoa edo beste kontextu batean agroekologikoa, baita ere inguruan txertatuta dagoen ekoizpen ekologikoa. Honek ziur asko ez digu bermatuko oreka bat lortuko dugunik, baina bermatzen diguna oinarri on bat oreka hori lortzeko.