ELKARRIZKETA | Leire Martin ilustratzailearekin bere azken lanaz mintzatu gara

14.04.2021

Leire Martín Curtori "Yo tambien quiero ser como Ana y Mía, una historia de superación" liburua argitaratu berri du. Bere bizipenak irudikatu eta eliakdura-portaeraren nahasmenduaren inguruko mitoak apurtzeko baliatu du liburua besteak beste.

    • Duela gutxi "Yo también quise ser como Ana y Mía" liburua argitaratu duzu. Laburpen txiki baten bitartez azaldu ahalko zeniguke zeren inguruan dijoan? Gainera, gertakari erreal batean oinarritutako istorioa da, ezta?

Hala da, nik bizitzakoa kontatzen dut. 14 urte nituenean anorexia sufritu nuen, eta ondoren bulimia. Ni gaixorik egon nintzen urteetan zehar, nire bizitza errekuperatuko nuela entzutearen beharra sentitu nuen. Gaiaren inguruan desinformazio handia dago, eta hori dela eta, nik bizitakoa irudikatu edo isladatu nahi nuen, batez ere elikadura-portaeraren nahasmenduen inguruan dauden mitoekin apurtzeko, eta gaia barru-barrutik tratazeko, lehenengo pertsonan bizi izan duen edo bizitzen ari den pertsona baten ikuspuntutik.

  • Noiztik daukazu liburu hau buruan?

Bi urte pasa ziren eta guztiz osatuta sentitzen nintzen, askoz seguruago sentitzen nintzen, nire marrazteko moduarekin eta baita nire gaixotasunarekin. Pentsatu nuen nik egindako nobela hori prozesuan zehar lagungarria izan bazait, eta Instagramen egiten ari naizen biñetak jendea laguntzen ari badira, gaixotasunetik haratago bizitza dagoela eta egoera hau ezagutzen ez duen jendea elikadura-portaeraren nahasmendua sufritzen duen jendearen azalean jartzen ari bada, zergatik ez naiz liburua egiten saiatzen? Editorialak bilatzen hasi nintzen, eta Planetakoek onartu zidaten. Marrazten hasi nintzen argitaratu arte. 

Masterrean nengoela, hasiera batean sortu nuen liburuarekin jarraitzearen kontua buruan nuen, eta master amaieran, irakasleak sare sozialen bidez ezagutzera eman behar genuen lan bat egitea eskatu zigun, eta nik, proposatu nion nire ilustrazioen bitartez egoera honen berri eman nezakeen. Gaia azaldu nion eta baietz esan zidan. Orduan, Instagrameko kontua ireki nuen eta jendeak egiten nuena gustuko zuela ikusi nuen, jendeak hitz egiten ninduen eskerrak emateko, jarraitzera animatzen ninduten, eta Instagrameko kontuarekin jarraitu nuen.

Idaztea eta marraztea betidanik izan zaizkit lagungarri barruan dudan hori kanporatzeko. Graduko 3.mailan Gradu Amaierako Lanerako nobela grafiko bat egitea pensatu nuen, nik gustuko nuen ilustrazioarekin lotura zuelako eta bertan nire bizitza isladatuko dut, askatzeko bide bat izango da eta nire bizitzan puntu eta aparte bat markatuko du. Egin, aurkeztu eta Bartzelonara lasaiago joan nintzen masterra egitera. Ez nengoen guztiz ondo, baina kanpoan bizitzeko kapaz ikusi nuen nire burua.

Liburu hau Gradu Amaierako Lanerako osatu nuen. Nik Leioan ikasi nuen Sorkuntza eta Diseinuko Gradua, eta ilustrazioan sakondu nahi nituen nire ikasketak, baina horren inguruko masterra egiteko, etxetik kanpo joan behar nintzen. Momentu horretan, ni konziente nintzen etxetik kanpo joatekotan, berriro gaixo jartzeko probabilitatea zegoela. Banekien ez nintzela egun batetik bestera osatuko, baina nire egoera tratatu nahi nuen, etxetik kanpo joan behar nintzenerako, indartsuago egoteko.

    • Idatzi edo marrazteko orduan beti oinarritzen zara bizi izandako gertakarietan edo zertan oinarritu egiten zara?

    Haurren ilustrazioa asko gustuko dut. Haurren ilustrazioak eta komikia egiten ditut batik bat, eta kasu honetan, liburua zein Instagrama eskutik doan proiektua da. Egiten dudana da nire esperientzietan oinarrituz eta nahasmendu hau duen jendeak bizitzen duena ikusita, hori isladatzen saiatzen naiz, jendeari elikadura-portaeraren nahasmendua benetan zer den erakusten.

    • Badago konpartitu nahi duzun proiekturen bat?

    Momentuz ideia asko ditut buruan, baina ez daukat ezer. Instagramaren kontuarekin orain arte bezala jarraitzea gustatuko litzaidake, era bolondresean, nahi dudalako, gustuko dudalako eta uste dudalako nahasmendu hauek ezagutzera emateko beharra dagoela. Uste dut egiten ari naizena laguntzen ari dela, eta horrekin nahikoa iruditzen zait. Beste gauzaren bat agertzen bada, ni pozik, baina momentuz hori daukat, ideiak baina ezer ez lotuta.

    • Zerbait gehiago komentatu nahiko zenuke edo mezuren bat bidali?

    Alde batetik, elikadura-portaeraren nahasmendua sufritzen ari den edo bere inguruko norbait sufritzen ari den norbait baldin badauka, esan nahi nieke irtenbidea dagoela, egoera hori gainditu daitekeela. Oso garrantzitsua da kontu psikologikoa, elikaduraren kontua oso garrantzitsua da, baina terapia psikologiko batekin batera joan behar da eskutik. Zerbait emozionala denez, janaria sintoma besterik ez da, eta barruko emozioak tratatzea oso garrantzitsua da, azkenean horrek eragin baitu janariarekiko jarrera hori izatea.

    Orduan jendea laguntza eskatzera animatu nahi nuke eta profesionalengana jo dezatela, haiek gabe egoera gainditzea zaila delako, ezinezkoa ez esatearren, eta egoera hau ezagutzen ez duen jendeak epaitu ez dezala eta gaiarekin interesatu daitezela, egoera hau benetan ezagut dezatela, eta ahal duten heinean, kasuren batekin topo egiten badute, laguntzen ahalegindu daitezela.