ERREZETA | Alberjiniarekin egindako pizza txikiak

31.05.2022

Egiteko errazak eta ume askorentzako jateko erraza ez den alberjinia modu erakargarrian eskaintzeko errezetarekin gatoz gaurkoan. Gozatu prestatzen eta jaten! 

OSAGAIAK

  • Alberjinia bat.
  • Olioa.
  • Tomate saltsa.
  • Urdaiazpiko egosia.
  • Gazta xehetua.
  • Nahi beste osagai.

PRESTAKETA

  • Berotu labea 180 gradutan.
  • Prestatu bandeja laberako papelarekin.
  • Garbitu alberjinia eta xerretan moztu.
  • Ipini xerrak bandejan eta bota txorrostada bat olio.
  • Sartu labean 15 minutu.
  • Bitartean, prestatu tomatea, gazta eta urdaiazpiko egosia. Errezeta honetan beste osagai asko sar daitezke. Nork bere gustuko pizza prestatzea da hemen interesgarriena.
  • Atera bandeja labetik eta xerra bakoitzaren gainean ipini tomatea. Ondoren, gehitu gustuko osagaiak. Gure kasuan urdaiazpiko egosia eta gazta.
  • Sartu lanean beste 15 minutu.
  • Prest dituzu pizza txikiak. Bero daudela jan behar dira.

IRUDIAK URRATSEZ URRATS

Edukiak Guraso.eus webgunetik ekarriak zian dira Creative Commons lizentziari esker.