ERREZETA | Barazki pistoa
04.05.2023
Osagaiak
- Tipulin bat, txiki-txiki egina
- 8 baratxuri ale, osorik, zuritu gabe
- Oliba olio birjina, 10 koilarakada
- 2 kuiatxo dadotan moztuak
- 2 pipermorro gorri, dadotan moztuak
- 2 piper berde, dadotan moztuak
- 2 alberjinia zuritu gabe, garbiak, dadotan moztuak
- 3 tomate fresko, azala kenduta, dadotan.
- Perrexil fresko pixka bat, ez oso txiki egina
- Gatza eta azukre pixar bat
Errezeta
- Zartagin batean, su ez oso bizian, 3 koilarakada olio jarrita, piper gorria eta berdea salteatu, 5 minutuz-edo. Gatz eman eta, ongi xukatuta, tipulina dugun kazolara bota.
- Zartagin batean, su ez oso bizian, 3 koilarakada olio jarrita, piper gorria eta berdea salteatu, 5 minutuz-edo. Gatz eman eta, ongi xukatuta, tipulina dugun kazolara bota.
- Beste 3 koilarakada olio jarrita, zartagin berean alberjinia eta kuiatxoa salteatu, su ez oso bizian, beste 5 minutuz. Gatz eman, xukatu eta lehendik prestatutakoari erantsi.
- Bi tomateak zartaginetik pasatu, minutu batez, koilarakada bat oliba oliotan. Gazitu, azukre pixka bat gehitu eta gainerako barazkiak dauden kazolan bildu dena.
- Su motelean berotu kazola eta perrexila bota. Sutan utziko dugu orain beste 15 minutuan. Baratxuri ale osoak erretiratu barazkien artetik arrantzan bezala. Dasta ezazu gatzik behar ote duen jakiteko eta zerbitzatu.
- On egin!
*Errezeta: sukaldean errezetategia