Errezeta | Fruta crepak urratsez urrats

03.06.2021

Kirikinoren sukaldetik proposamen berria luzatzen dizugu: fruta crepak egiteko errezeta. Animatuko al zara zure gogoko fruta crepak egitera? Hemen duzu osagai eta prozedura guztia:

Osagaiak:

  • 125g irin

  • 3 arrautza

  • 225ml esne

  • 75g gurin edo margarina

  • 50g azukre

  • Jogurta

  • Gustuko dugun fruta

Prozedura:

  1. Gurina edalontzi batean jarri eta mikrouhinean sartu urtu dela ikusi arte.

  2. Bitartean, ontzi batean arrautzak kraskatu eta barrura bota. Ostean irabiatu.

  3. Ontzi horretara irina, azukrea eta gurin urtua gehitu eta nahastu.

  4. Dena ondo nahastuta dagoenean, hozkailuan sartuko dugu ordu betez.

  5. Bitartean, gustuko ditugun frutak garbitzen eta txikitzen joango gara.

  6. Nahasketa prest dugunean zartagin batean olio apur bat bota eta zartagin guztitik ondo banatu. Zarta- gina ondo berotu dela ikusi eta ostean ontzian prestatutako nahasketa apur bat hartu burruntzali baten laguntzaz eta zartagin barrualdetik banatu guztia estali arte. Izkinak txigortzen hasten direnean bira eman krepari eta beste aldea txigortzen hasten denean, plater batean zerbitzatu.

  7. Krepak eginda ditugunean, jogurta bota dezakegu, eta gainean nahi ditugun frutak jarri. 

On egin!