ERREZETA | Intxaur saltsa

05.12.2021

Udazkena aurrera doa eta negua hurbiltzen ari da. Sasoi honetako fruitu preziatuak ditugu intxaurrak, hain dira prezioatuak, saltsa propioa dutela: intxaur saltsa. Hemen duzu etxean egiteko errezeta, gozatu.

Osagaiak

  • 500 ml. esne
  • 500 ml. esne-gain
  • 2 kanela-makiltxo
  • 200 gr. intxaur
  • 200 gr. azukre

Gainera ere beharko ditugu

  • 500 ml. esne-gain harrotu eta 100 gr. azukre
  • 100 gr. intxaur txikituta
  • Kanela-hautsa

Prestaketa

  1. Esnea, esne-gaina eta kanela eltze batean irakin.
  2. Intxaurrak eta azukrea ehotu hauts bilakatu arte.
  3. Hauts hori esnearen eta esne-gainaren nahasketari gehitu, sutan jarri eta hagaxkekin nahasi.
  4. Irakiten hastean, 8 minutuz irabiatu eta nahasi.
  5. Katilu batera bota eta gau osoa utzi hozkailuan.
  6. Intxaur-saltsa ongi nahasi (esne-gainarekin edo esnearekin nahi beste txikiagotu edo arindu) eta katiluetan zerbitzatu.
  7. Esne-gain harrotuarekin eta intxaur zatiekin dekoratu, eta kanela apur bat hautseztatu.

ON EGIN!