ERREZETA | Kalabaza flana

12.10.2022

Udazkeneko otorduetako azken plater ederra izan daiteke kalabaza flana. Hemen duzue guk proposatutako errezeta gozo eta goxo.

Osagaiak:

  • 500g kalabaza

  • 4 arrautza

  • 100g esne

  • 250ml esne

  • Maicena koilarakada bat

Prestaketa:

  1. Hasteko, kalabaza egosi lapiko batean 10 minutuz bigun egon arte.
  2. Ondoren, kalabaza txikituko dugu.
  3. Bitartean, maicena esnea, arrautzak eta azukrea nahastuko ditugu kalabaza txikituarekin batera.
  4. Nahasketa moldeetan botako dugu eta labean utziko dugu ordu betez, 150ºtan.
  5. Eginda dagoenean ordu bete itxaron jan aurretik. ON EGIN!