ERREZETA | Kalabaza hummusa

10.10.2022

Udazkeneko fruitu izaten dira kalabzak, udaran zehar zaindu ondoren, urtaro honetan ematen da hauen uzta. Kalazaba hummusa egiteko errezeta proposamena duzu hurrenez urren: 

Osagaiak:

  • 300g kalabaza egosi 
  • 100g garbantzu egosi
  • berakatza
  • olioa
  • pipermina
  • gatza
  • piperrautsa

Prestaketa:

  1. Hasteko, kalabaza zatitan egosi lapiko batean edo labean.
  2. Egin berdina garbantzuekin.
  3. Bitartean, nahi adina berakatza moztu zati txikitan.
  4. Dena egosita dagoenean, hau da, bigun, batidoran nahastuko ditugu osagai guztiak: kalabaza, garbantzuak, berakatza, olioa, pipermina eta gatza, eta dena txikituko dugu.
  5. Bowl batean jarri, pipermina edo espeziak bota gainetik eta ON EGIN!