Errezeta | Piper beteak
05.02.2021
Piper beteak egiteko errezeta jaso dugu jarraian
Osagaiak
Piper gorri edo horiak
Okela txikitua
Berakatza
Gazta birrindua
Tomate birrindua
Patata
Arrautzak
Prestaketa urratsez urrats
Piperrak garbitu, zuritu haziak kendu eta labean sartu bigundu arte.
Bitartean, okela zartaginean egingo dugu, berakatza eta tomatearekin.
Patatak zuritu eta zati txikiak egingo ditugu.
Piperrari kendu diogun barruko zatia aprobetxatu eta patatekin batera zati txikiak egin eta frijituko ditugu.
Piperrak eginda daudenean, okela, patata eta piper zatien nahasketarekin beteko dugu.
Gazta bota, arrautza bat apurtu gainean eta labean sartuko ditugu piperrak zuringoa eginda egon arte.