ESKULANA | Etxean egindako kometa

11.10.2022

Haizea dabil? Aukera paregabea kometa aireratzeko! Baina... ez duzu kometarik? Lasai, hemen duzu zure kometa propioa egiteko beharrezko guztia, has dadila eskulana!

Materiala:

  • Koloretako kartulina
  • Koloretako papera
  • Makilak
  • Haria
  • Kola zuria
  • Artaziak

Prestaketa:

  1. Irudian agertzen den erronbo ixturan moztu kartulina
  2. Kartulina apaindu nahi beste (gometsekin, paper zatiekin, errotulkiekin, etab.)
  3. Kola zuriaz lagunduta + itxuran itsatsi makilak
  4. Kometaren beheko puntan koloretako paper zati luzeak itsatsi
  5. Hari zati luze bat lotu bi makilen erdian, eta hegan egiteko prest!