ESKULANA | Udaberriko tximeletak
24.04.2023
Eskulanaren azalpen podcasta
Materiala
- Sukaldeko papera
- Artaziak
- Pintzak
- Errotulkiak
- Kola
- Begi mugigarriak (aukeran)
Prozedura urratsez urrats
- Lehenego urratsa, sukaldeko paper zati bat hartzea eta paper zati hori erditik moztuko dugu laukizuzen forma izan arte.
- Laukizuzen forma duen sukadleko paper zatia errotulkiekin apainduko ditugu. Hauek izango dira gure tximeletaren hegoak, nahiago duzuen bezala apaindu ditzakezue.
- Marrazkia bukatu duzuenean, papera erditik zimurtuko dugu eta erdi horretan pintza kokatuko dugu.
- Pintza izango da gure tximeletaren gorputza. Bertan itsatsiko ditugu begi mugigarriakizatekotan, bestela, bertan marraztu daitezke edo guk egin ditzakegu.
- Tximeletaren gorpuzta ere apaindu dezakezue.
- Amaitzeko, tximeletari bi antenatxo osatu ahal dizkiozue soberan izandako paperarekin eta kolarekin itsatsi ahal dizkiozue.
Argazkiak