ESPERIMENTUA | Horia, gorria eta urdinarekin zenbat kolore egin daitezke?
15.03.2023
Noizbait pentsatu duzu koloreak nahastuta zenbat kolore ezberdin sor daitezkeen? Galdera horri esperimentazioaren bidez erantzuteko proposamena jaso dugu hemen
Materiala
- Kristalezko edalontziak (edo gardenak)
- Ura
- Kolorante jangarria (horia, gorria eta urdina)
- Goilaratxoak
- Papera eta arkatza
Prestaketa
- Edalontziak erdiraino urarekin bete beharko dituzu
- Edalontzi guztiak beteta daudela, kolorante tanta batzuk botata nahasketa ezberdinak egiten joan beharko duzu, goilararekin lagundu ahal zara
- Paperean egiten zoazen kolore nahasketak apuntatzen joan ahal zara
- Edalontzi guztietako ura koloreztatutakoan, sortutako koloreen arteko nahasketak egin daitezke. Ur gehiago bota gardentzeko, ilundu... hamaika aukera daude
- Zenbat kolore konbinazio ezberdin egin ditzakezula uste duzu?
Esperimentua iruditan