Etxeko ogia egiteko errezeta
22.03.2020
Gaurkoan, egunerokoan erabiltzen dugun elikagai bat, etxean egitea proposatzen dizuegu: ogia.
Jarraian duzue ogi mota bat egiteko errezeta: osagai eta prozedurarekin. Ekin diezaiogun lanari!
OSAGAIAK
- Bi zuringo
- 20 gr olio
- Gatza, azukrea
- 42 gr. L'Hirondelle legamia
- 500 gr irina
- 400 zl ur
PROZEDURA
- Lehenik eta behin zuringoak harrotu beharko ditugu. Ostean, edalontzi batean nahastu ura, olioa, gatza, azukrea eta legamia. Gehitu zuringoak eta irina eta guztia irabiatu beharko duzu.
- Orea oratzen hasi aurretik bota irina sukaldeko mahai gainean eta baita eskuetan ere. Denboralditxo batez oratu eta gero, ipini itzazu zatitxoetan labeko bandejan eta utzi handitzen bere bolumena bikoiztu arte.
- Handitu denean labean sartu 190º gradura 30 minutu inguru.
- Azkenik, labetik atera eta pizka bat hotzitzen utzi beharko duzu, ostean jateko prest izango duzu ogia. On egin!
Etxeko ogia egiteko errezeta, googleko irudia.