[EUSKARALDIA] Euskaraldiaren alde dantza egiteko proposamena, euskaraldiaren atarian
Euskaraldiaren atarian gauden honetan, ostiralean hasiko den hizkunzta ohiturak aldatzeko ariketa erraldoian parte hartzeko deia zabaldu nahi dugu Kirikinotik.
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean, Euskal Herriko milaka ahobizi eta belarriprestek parte hartuko dute hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozial erraldoian: Euskaraldian
Hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa erraldoi honetan parte hartzeko bi baldintza bete behar dira: euskara ulertzea eta behintzat, 16 urte izatea.
Bi rol daude, ahobiziak eta belarriprestak. Zuk zein rol hartuko duzu? Rola aukeratzean, gakoa jokaeran dago, ez gaitasunean.
Baina zer da euskara mihi eta belarrien dantza eta kantarik gabe? Aiaraldeko euskalgintza kontseiluko lagunek euskaraldiaren edizio berriko kantuaren koreografia prestatu dute eta gainera, aurreko urteetako koreografien bilduma osatu dugu. Eskeletoa mugitzeko prest?