Flana egiteko errezeta
28.04.2020
Flana egiteko errezeta, 7 urratsetan egiteko proposamena luzatu nahi dizuegu. 12 flan tarrina egiteko errezeta den arren, tarrina handian ere egin daiteke. Jarraian, idatziz eta podcast bidez aurkitu ahal izango duzue errezeta.
OSAGAIAK
- Litro laurdena esnegain
- Litro bat esne
- 6 arrautza
- 12 arrautza gorringo
- Bainila, adaxka bat
- 300 g azukre
- Moldeak karameluz igurzteko:
- 200 g azukre
PROZEDURA
- Arrautza gorringoak, arrautzak, 300 gramo azukreak eta bainila aleak (laban zorrotz batez luzeran ireki eta aleak aterako ditugu horretarako) nahasiko ditugu lehenik.
- Esnea, esnegaina eta bainila leka irekia irakin eta iragazkian pasako ditugu ondoren. Nahasi egingo ditugu bi nahasturak.
- Orduan sutan ipiniko ditugu 200 gramo azukreak, su eztian, karamelu gorri bat lortu arte. Moldeen hondoetan banatuko dugu karamelua gero.
- Kremaz beteko ditugu moldeak, laurdena estali arte, eta Maria bainu beroan ipiniko ditugu ondoren.
- Paper tolestatu batez estaliko dugu aurrez ontzia, Maria bainuan sartzeko, moldeen hondoek ontzi hori zuzenean uki ez dezaten.
- Labean edukiko ditugu 150ºko tenperaturan, ertzak mamitu eta erdialdea dardarati gelditu dela ikusi arte.
- Hozten utziko ditugu flanak. Moldeetatik poliki-poliki atera eta giroko tenperaturan jango ditugu.
Podcastean entzun
*Botoia sakatzen duzunean ez da audioa deskargatuko.