FORMAKUNTZA | Dantzaren irakaspenaren ikuspegi sortzaileaz mintzatuko da Leire Amonarriz otsailak 12 Faktorian
09.02.2022
Formakuntza berria prestatu du Kokoriko Hezkuntza Faktoriak larunbat honetarako -otsailak 12-, dantzaren irakaspenaren ikuspegi sortzaileari buruz, Leire Amonarrizen eskutik.
Leire Amonarriz Lecuona, pedagogoa, koregrafoa eta hezkuntza-dantzaren arloko ikertzaileak dantza eta hezkuntza bateratzen duen ikastaroa praktikoa eskainiko du larunbat goizean Laudioko Gardea auzoko Faktorian.
Landuko diren edukiak:
- Erritmoa giza mugimenduaren eta kultura-adierazpen anitzen oinarrizko elementu gisa: dantza, musika, hizkuntza, arte plastikoak...
- Joko erritmikoak, mugimendukoak, sozialak eta sortzaileak
- Labanen mugimenduaren teoriaren elementuak: gorputza espazioa, denbora eta harremanak
- Baliabide didaktikoen identifikazioa (hezitzaileentzat)
Izen ematea eta jardueraren prezioa
Formakuntzan parte hartzeko eta informazio gehiago jasotzeko bide hauek plazaratu dituzte Kokorikoko kidek: hekuntza@aiaraldea.eus edo 693 85 53 12 (Aritz). Faktoriako bazkideek 20€ ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnak 25€.
Egitasmoko kartela