Galtzagorriak egiteko eskulana
22.01.2021
Galtzagorriak egiteko eskulana egiteko proposamena jaso dugu gure irakurle batzuen eskutik. Zuke ere zure proposamenak bidali ahal dituzu proposamenak@kirikinotaldea.eus helbidera.
Beharrezko materiala
- Irina
- Puxika txikiak
- Garbantzu guxti batzuk
- Artilea edo kotoi zuria
- Kola
- Oihal gorri zati bat
Urratsez urrats
- Puxika txikia irinez bete eta korapilo bat egingo diogu
- Puxikan kola bota eta artile edo kotoi zatiak itsatsiko ditugu
- Artile edo kotoiaren gainean garbantzu bat jarriko dugu. Ipotxaren aurpegiko zer atal izango da?
- Justu garbantzuaren gainean (garbantzua estali gabe) oihal gorriarekin txano bat egingo diogu.