Gau beltzeko spota eta mozorroak sortzeko ideiak

17.10.2020

Egunerokotasunarekin hautsi eta bestelako bizipenak izateko aukera eskaintzen digute jaiek. Elkarrekin ospatuta, ginera, kohesio soziala indartzeko tresna baliotsua dira, komunitatea sortzekoa.

Jaiak euskaratik eta euskaraz antolatu eta bizitzearen garrantziaz jabetuta, berreskuratzeko bidea abiatu duen jai baten zabalpenean akuilu lanetan ibili gara eskualdeko Basalarrina euskaltzaleen topagunea, Berbalagun, Kirikino Atseden Taldea, Kokoriko Hezkuntza Faktoria, Laudioko Deabruak su-antzerki taldea eta Sorginlarren eragileekin ospakizuna gurera ekartzeko lanetan ibili gara azken hilabeteotan.

2020an zehar aipatutako eragileekin elkarlanean erritualaren inguruko hausnarketa egin ostean, gaiaren inguruan lanean jarri ginen, baliabideak sortuz zein ekimen ezberdinak antolatzeko bideak aztertuz. Aurki izango duzue emaitzaren berri. Eta zuek? Zer ospatzen duzue?