Gazta tarta
11.04.2020
Gazta tarta egiteko proposamena dakarkizuegu oraingoan, jarraian, errezeta egin ahal izateko beharrezko osagai eta prestaketa azalpenak dituzue. Eskuak garbitu eta ekin lanari!
OSAGAIAK
- 75g gaileta arruntak
- 30g gurina
- 350g nata
- 40g azukre
- 350g igurzteko gazta
- 5g gelatina
- Gogoko duzun zaporeko marmelada pote osoa
- Apaintzeko fruta erabili daiteke
PRESTAKETA
- Hasteko gailetak birrindu. Gurina urturik gehitu beharko zaio eta jarraian osatuko den orea landu beharko da. Behin hori eginda, nahsketa moldean jarri beharko da eta 10 minutuz hotzitzen utzi.
- Bestalde, nata irakiten jarri beharko da, azukrea eta igurzteko gaztarekin batera. Sutik kanpo, kolatu eta gelatina gehituko zaio.
- Eginzako azkeneko nahastura, moldean gehitzen da eta sei orduz egon beharko du behintzat zerbitzatu aurretik.
- Azkenik tarta marmeladarekin (eta frutarekin) apaintzen da.
*Errezeta hau osatzeko ordu bat inguru beharko duzu eta tartatik 6 razio inguru atera ahal izango dituzu.