"Hanburgesa zaparrada"

22.02.2019

Gaur, otsailak 22 Kirkino proiektu berrituak bere ibilbidean urrats berriak ematen hasiko da. Horretarako Paradisu Zinema jarriko dute abian arratsaldeko 18:00etan "Hanburgesa zaparrada" filma proiektatuz, Laudioko kultura etxean hain zuzen ere. Sarrera euro baten trukean izango da eta familian, lagunartean edo bakarka bertaratzeko aukera egongo da.

Filma amaitutakoan, bertaratutakoek hurrengo baten zein filma ikusi nahi izango luketen adierazteko aukera izango dute.