Hemen da Kirikinoren ikasturteko bigarren elikadura asteburua
Baratze tailerra eta sukaldaritza tailerra antolatu ditugu Kirikinoko kideok datorren azaroaren 19 eta 20rako.
Sukaldaritza tailerra larunbatean
Aretako kultur etxean izango du leku ikasturte honetako bigarren sukaldaritza tailerrak. Udazkeneko produktuekin sukaldatu ondoren, parte hartu duten kide guztiek prestatutakoa bazkalduko dute. 12:00etan hasiko da ikastaroa eta 15:00etan amaituko da leku berdinean.
Parte hartzeko izenemateakirikino@gmail.com helbidean eman beharko da izena azaroak 18 baino lehen. Partaide bakoitzak 11€ ordaindu beharko ditu Kirikinoko bazkidea bada, bestela 13€ izan beharko dute. Saioa LHko haurrentzat dago zuzendua.
Baratze tailerra igande arratsaldean
Kirikinoren baratzean izango da zita, arratsaldeko 17:00etan. Sasoiko barazkiak jaso, uzta berria prestatu (lurra landu eta landatu) askaria eta jolas ekologikoen eskutik egongo da lagundurik saioa. Tailerra era bat doan izango da eta adin guztietako jendearentzako dago zuzendua. Parte artzaileen estimazioa egin ahal izateko, izenemateakirikino@gmail.com zenbakira idaztea eskertuko genuke parte hartzeko asmoa baldin baduzu.
*Kirikinoren baratzea Laudioko udal ortuetan dago kokaturik, Ellakuri auzoan hain zuzen.
Sukaldaritza eta baratze tailer gehiago izango dira hiruhulabete honetan zehar.