HITZALDIA | Zure seme-alaben elikadurak arduratzen zaitu?

17.03.2021

Solasaldia antolatu dute Oleta - Errilurreko kideek datorren martxoaren 26rako. Produktu ekologikoek osasunean dute eraginaz mintzatuko da Ainhoa Prat nutrizionista

Zure seme-alaben elikadurak arduratzen zaitu? edo produktu ekologikoek nolako eragina dute osasunean jakin nahi? bezalako galderei erantzuna emango die Ainhoa Pratek.

Martxoaren 26an izango da hitzaldia, Aretako kultura etxean, 17:30etatik aurrera. Parte hartzeko azlde aurretik izena eman beharko da, info.oletabaserria7@gmail.com helbidera idatzita, 688 78 07 01 telefonoaren bidez edota www.errilur.info wegbunearen bidez.