Putz egin bolatxoari jolasa

02.05.2020

Jolas erraz eta dibertigarri bat egitea proposatzen dizuegu oraingoan "putz egin bolatxoari" izenekoa, jarraian duzue azalpena:

MATERIALA

  • Bolatxo bat
  • Lastoak
  • Zinta itsaskorra

NOLA JOLASTU?

  1. Zinta itsaskorrarekin zirkuitu bat marratu beharko duzu hasteko (lurrean, mahai baten gainean...).
  2. Lastotxoen bidez putz eginez, bolatxoa zirkuitutik eramaten ahalegindu beharko zarete.
  3. Zirkuitutik atera ezgero, hasieratik has zaitezkete berriro.

*Komenigarria da bolatxoak pisu gutxi izatea.