Igandean egingo dugu landare eta liburu truke azokaren bigarren edizioa

22.04.2022

Igande eguerdian burutuko da landare eta liburuen truke azokaren bigarren edizioa Kirikinoren baratzean eta Laudio institutuko Basoan, ipuin kontalari eta sendabelar tailerraz lagunduta

Igandean gauzatuko da bigarrenez landare eta liburuen truke azoka Kirikinoren baratzean eta Basoan. 12:00etan abiatuko da egitasmoa landareen trukearekin. Ondoren Basoko liburutegian gauzatuko da liburuen trukea eta hau amaitutakoan bertatik abiatuko da ipuin kontalari ibiltaria bi espazioen artean, sendabelar tailerrarekin batera uztartuz.

Landare eta liburu trukea

Kirikinoren baratzeaz eta Basoko liburutegiaz trukerako espazioak eraiki bidean non landare zaintzaz eta irakurketaz zein hausnarketaz gozatzea da egitasmoaren xede.

Trukeak adin guztierako pertsonetara irekiak dira: haur, gazte eta helduei. Bakoitzak errepikatuta duen landare bat, irakurrita duen eta besteekin partekatu nahi duen liburu bat, erabiltzen ez duen liburu edo landare bat ekarri dezake trukatzeko. Bat edo gehiago. Trukean parte hartzen duten pertsonak konforme egotea izango da. 

Landare trukean haziak ere trukatu ahal izango dira. Tartean gau beltzeko kalabazen haziak ere trukatzeko aukera egongo da.

Trukea egin bitartean, gainontzeko partaideei azaldu beharko die trukatzen duen horren bitxikeria edo ezaugarriren bat.


Trukeen ondoren jarduera kolektiboa egongo da: ipuin kontalari ibiltaria eta sendabelar tailerra. Biak 13:00etan hasiko dira bata bestea uztartuz, Basoko liburutegitik abiatuta. Amaitzeko pintxoak eta musika egongo dira eguerdia girotzen. Baita landareen inguruko informazioa eta argazki erakusketa.

Izen ematea

Antolakuntza lanak errazteko, izenemateakirikino@gmail.com helbidera edo 688726665 zenbakian esan daiteke zenbat lagun hurbilduko diren.