[IKASTAROA] Herbarioa egiteko tailerrak itxiko du udazkena

06.11.2020

Udazkenero naturak ikuskizun ederrak eskaintzen dizkigu inguruko parke, baratze, mendi eta kaleetan: zuhaitz eta landareek hostoak galtzen dituztenean hain zuzen

Baratzeko lantaldeak inguruko zuhaitz eta loreen herbario bat sortu nahi du, horretarako tailer bikoitza antolatu du. Azaroaren 22an, hostoak jaso eta lehortzen utziko dira, aldiz, abenduaren 13an, liburuxka osatzeko tailerra burutzea aurreikusi da.

Adin guztietako pertsonei irekirik dizkie ateak tailerrak. Kirikinoren baratzean gauzatuko da, eta 11:00etatik 13:00ak bitarteko iraupena izango du.

Parte hartzeari dagokionez, taldea txikia izango da eta hortaz, plaza mugatuak izango dira. Izen ematea egitea beharrezkoa izango da, hala indarrean dauden osasun neurriak bete ahal izateko.

*Informazio gehiago 688726665 zenbakian jaso ahal izango da.