IKASTAROA | Sendabelar tailerra Mentxu Amunategirekin
16.01.2024
Oleta baserriaren 30 urteak ospatzeko antolatutako ekintzen hurrengo geltokia Ugarte eta Basoa espazioa izango dira, Mentxu Amunategi sendabelarretan adituaren eskutik eskainiko duten ikastaroarekin, larunbat honetan 10:00etatik 14:00 bitartean
Oleta Baserriko kideek uda inguruan burutu ezin izan uzten sendabelar ikastaro bat berreskuratzeko asmotan, urtarrilaren 20an, -larunbat honetan- gauzatuko dute, Mentxu Amunategiren eskutik, sendabelarretan aditua.
10:00ak aldera hasiko da tailerra Ugarte inguruetan, kale esparruan topa ditzakegun sendabelarrak ezagutu eta batuko ditugu. Baserriko elikagaiaz osatutako hamarretakoa egingo dugu eta jarraian jasotako landareekin gorputza garbitzeko saldak eta neguko jarabeak egingo ditugu Basoa espazioan 14:00ak arte.
Anima zaitezte eta ez utzi aukera hau pasatzen gure osasuna eta elikadura pixka bat hobeto autokudeatzen ikasteko!
Oleta Baserria, Laudio Institutua eta Kirikino aisialdi taldeak elkarlanean antolatutako jarduera.